Lorenzo Askasibar, Goikoetxea eskultura berrinauguratzen |
Noizean behin, dena den, badira alde
horretako albiste onak, eguneroko borrokan aurrera egiten saiatzera animatzen
dutenak. Horietako bat eman zen iragan larunbatean Aramaion, herritarrek
errekonozimenduzko zor bat kitatu baitzuten Artista (a maiuskulaz) batekin.
Lorenzo Askasibar eskulturagileak duela hirurogei urte herri hartan jarritako
obraren ordain afektiboa jaso zuen, 1955ean erakutsi ez zitzaiona.
Hirurogei urte igaro dira herriaren harrera eta txalo beroa bereganatzeko.
Ziurrenik, bere baitan ez zuen Lorenzok halako erakuspenik espero. Ez dut
idatziko sei hamarkada itxaroteak merezi izan dionik, ez baita egia. Baina,
behintzat, Artistak frogatu ahal izan du Aramaiok, azkenik, eskerroneko
besarkada eskaini diola, sentimenduzko defizitarekin amaituz. Bizente Goikoetxea eta Lorenzo Askasibar, bi artista handi.
Bideoa: https://youtu.be/ZcWlcsJoGxo
Lorenzo Askasibarri buruz gehiago:
Argazkiak. JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina