Aste Santuko egunetan nekazal lanetan ibili
behar izan nuen, sasoi honetan urtero egiten dudan bezala. Badakizu, inausketaren
azken ukituak, belar txarren garbiketa, loreetarako ongarriaren prestaketa,
konpostaren azken aurreko iraulketa eta abar. Udaberria indarrez sartu da eta
oraintxe dugu azken aukera udan ingurua luzi dakigun. Lan apalak, aitortu behar
dut, baina nekagarriak, oso, nire moduko kaletar batentzat. Gainera, urteetako
ohiturak ez dit orekatu urteen poderioz gorputzak berez galdutako kemena. Eta
nekea gero eta nabarmenagoa egiten da.
Ostiral Santuan laguntzaile polita izan nuen
jardunaldi osoan: txantxangorri bat. Txori lagunkoi, ikusnahi, ausarta dugu
txantxangorria, bere ahots metaliko melodiko xuabearekin agurtzen diguna.
Arinagoak egiten bide zitzaizkidan bularralde gorriko txoriaren ondoan
burututako lanak. Alboan eduki nuen ordutan eta hamaika argazki atera
nizkion. Nire kamerarekin apuntatzen nuenean gustura zegoela zirudien. Noizean
behin sasi artera desagertzen zen, kabia edukiko zuen tokira, ziurrenik.
Larunbatean ez zen agertu eta harritu egin
nintzen. Nire betebeharra amaituta, bezperan txantxangorria ezkutatzen zen
sasietara jo nuen, nire laguntxoaren arrastorik ikusiko ote irrikan. Bera ez baina
landaretza hartan eroso etzanda auzokoaren katutzarra aurkitu nuen.
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
Polita benetan, eta badakizu, datorren urtean mugilkorra doinu grabaketaren moduan ipini eta gero aditu txantxangorriaren kantua zure blogean. Eskerrik asko.
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Eugenio, zure iradokizunarengatik!! Besarkada bero bat
EzabatuAtxagaren "Lau txorien misterioa" gomendatzen dizut irakur dezazun. Bertan aurkituko dituzu hainbat pasarte eder txantxangorriari buruzkoak...
ErantzunEzabatuHona hemen helbidea:http://www.erabili.eus/zer_berri/galdezka/1071193011
ErantzunEzabatueskerrik asko!
Ezabatu