
Bere
hitzek traizionatu dute -ai, isilik baleude!- terroristei komisaldegi eta
espetxeetan zein nolako tratamendu ematen dieten badakiela argi utzi baitu,
berari eskainitakoa antzerakoa izan dela haizatzean.
Beraz,
Esperanzari airera egindako tiroak, jipoia, hirurogeita hamabi ordutako
inkomunikazioa, bainuontzia eta abar aplikatu dizkiotela ondorioztatu beharko
genuke bere hitzetatik. Hala deritzait bederen niri. Beraz, horrela bada, ez
da harrigarria ministro, presidente eta senatore ohiak bere borreroetatik
beldurrez ihes egitea, egin zuen bezala. Nik berdina egingo nuen.

Ba al dakizu zein den terrorista, Aguirre andrea?
Gizartea beldurrarazteko bitarteko deitoragarriak erabiltzen dituen
pertsonaia, hain justu. Gezurra barne, jakina. Eta zure moduko gizakiengandik ez dut espero,
ponteko izenak eskaintzen ez dizun itxaropen izpi txikiena ere, gezurti eta tranpari borobila baitzara.
Higuingarria. Terrorista.
Argazkiak: www.madrid.org; alertadigital.com