Bai:
gure artean daukagu! Jaio da Edurne gure lehen biloba, Mediterraneoko
urdin argitsuaren babespeko Alacanteko giroan. Aitona berri izatezko
musua ipini zaidala diote lagunek eta nik kontrakoa ez egitea erabaki
dut, Edurne txikiak hori eta gehiago merezi baitu.
Munduratu
da nire lehen ondorengo zuzena, Euskal Herritik kanpoko zeru zabalera ohitu
eta garatuko dena, eta esentzia-pertenentzia-nortasun-identitate eta antzeko
kontzeptu irristakorren gaineko gogoetak hartu du toki nigan unetxo batez.
Baina
aurki heldu diot egia handia dastatzeari eta pertsonaren zeinua izarretan ez
baizik eta nor beraren borondate eta deliberamendu askean datzala gogoratu
dut. Horregatik Edurne txikia berak nahi duena izango da. Dena den, bere
aitona-amona euskaldunen aurreneko biloba maitagarria izatearen
adierazlea eramango du beti berarekin. Hori fijo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina