Pazko hitzaren
etimologia klasikoaren zentzu hertsian, Moises israeldarraren denboretaraino
igo gintezkeela diote horretaz dakitenek. Izan ere, israelerazko "pesha" bide da misterio
osoaren jatorria.
Pesha-tik euskal pazkora, grekerazko "pásxa" eta laterazko "pascha"tik igaro ondoren,
beraz. Ibilbide luzexka izan du hitzak aldaera desberdinez adierazi nahi izan
baita, azken finean, jatorrizko esanahi mitikoa: igarotzea. Egiptotik
Israelerako jauzia fijatu gura izan zen hitz horren bitartez ... kristautasunak
duela hamazortzi mende eten bazuen ere judutar mitologia ez erosoarekin,
eta Nazaretheko Jesusen pasioarekin egokitu egin zen berba. Geroago, kristau egutegi gainerako pazkoak sortu ziren.
Hereje izateko bat ere gogorik gabe, ordea, esango nuke kristau-gizarte ez
praktikatzailearen baitan Pazkoak bere zentzu primigenioaren estatusa
aldarrikatzen duela, igarotze edo jauzi adierazpenarekin baitago askoz lotuago
kristau-ikuspegiaren planteamendu zuzenarekin baino.
Pazko Astelehena: tokiz aldatzeko eguna; opor lekutik ohiko etxera igarotzeko
eguna; errutinara jauzi egiteko eguna. Itzulera operazioa. Kontuz ibili, ez dadila pasiokoa bihur.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina