Zalantza eta zurrumurruak sortu dituen irtenbidea izan da baina, ikuspuntu praktikotik begiratuta, arrakastatsutzat jotzen dut. Arabako Foru Aldundiak herritar jakin batek lurralde-ogasun kutxarekin mantentzen zuen zerga-zorra konpontzeko hartu duen erabakiaz ari naiz.
Irakurleak badaki honezkero hainbat
margolariren koadro bilduma baten truke zorraren kitapen operazioaz ari
naizela, artista haietako batzuk fama unibertsalekoak. Asmatu egin dela uste dut eta,
zordunak bere betebeharrak horrela betetzen zituen aldi berean, Foru Aldundiak
eskua luzatu dio gaur egun suspertze-bultzada behar duen artisten kolektiboari,
merkatua minimoen azpitik egonda. Artearen mundu nahasian -arte hitzaren zentzu
osoan- aurrera egiteko artistek beren kabuz ibili behar dutela uste dut, baina
ez die kalte egiten noizean behin instituzioek oraingoaren moduko proposamenekin
laguntzea.
Formula bakoitzak ez du balio zirkunstantzia
guztietarako, baina kasu honetan aipatzen ari naizen bildumaren jabeak eman
zien izendatzaile komuna artistei,
eta horregatik argi dago zerrendan dauden zirkuitu komertzialeko margolari
xumeek, Julio Galarta bezala, zeharka onura atera dutela. Eskertzekoa dena, artea
ia pisuz erosten den garaiotan. Idazleok zailago dugu, dena den.
Argazkia: Josu Okina (Miguel Okina Julio Galarta margotzen ari)
Gipuzkoako Foru Ogasunak ere aspalditik erabili izan du sistema hori hemengo artista batzuekin, euren zorrak kitatzeko. Arazoa izaten da arte-lan horien balorazioetan ados jartzea.
ErantzunEzabatuAntzerako arazoa izaten zuen Ion Belar margolari arrasatearrak Donostiko Parte Zaharreko tabernalari batzukin: bere arte-lanekin kitatzen zituen txikiteoen zorrak.
eskerrik asko Aitor!
Ezabatu