Diotenez, hiper modernizatutako gizarte batean ez dago, edozein alderditan teknologia kontrolik gabe sartzearen aurrean imintzio txar egiterik. Ezinezkoa da, antza denez, adimen artifiziala deritzonaren bizkar gainean zamalkatzeko tentazioari ez heltzea, eta, hala ere, nora eraman gaitzakeen ez jakiteak izutu egiten gaitu. Badakigu lur izeneko planeta hau nekez salba daitekeela giza eboluzioari buruzko tratatuetan inoiz erregistratu ez den hekatonbe batetik. Ezezagunaren aurrean begiak ixten dituen animalia espezie bakarra gara. Gurea ez da ausartzen horri aurre egiten bere indar ulerkor eta otzanarekin. Eta etengabeko mugimendu zurrunbilotsuan galtzen da.
Saiatzen gara kanporantz burutsuak garela
ematen, eta huts egiten dugu gure jokabidean akatsak bilatzeko
barne-murgiltzean. Bakardadeak asaldatzen gaitu eta zarataren aldeko apustua
egiten dugu, gure kontzientziarekiko erronkaren erantzuna bertan aurkituko
dugulakoan. Gaindituko al dugu lehen erasoa? Edo hobeto izango al da, on
materialik ez dakarren abentura oro ezabatzea?
Dena bost axola zaidala esan nahi nuke, ez
nagoela prest geratzen zaidan apurra inork pipermindu diezadan. Baina ezin dut.
Kontzientea naiz hartutako konpromisoari ez eusteak amorru handiagoa sortzen
duela hura onartzeak baino, nahiz eta oso nekagarria eta bihurria den. Eta
horretan ari naiz. Hatzapar itotzaileetatik alde egiteko guran.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina