Atsegina izan arren, ezezaguna zitzaizun
medio batean murgil egitera ausartzen zara eta hogeitabi urte eman ondoren
pentsatzen duzu asmatu egin zenuela erabakiarekin, merezi izan zuela. Oso
azkarra eman da dena, hastapenetako zalantza eta zuhurtziak bere indarrean
segitzen duen arren, eta batzuetan ahaleginak irentsiko zintuela iruditzen bazitzaizun ere. Bizitzak
berak bezala, erlatibizatzen erakutsi dit antzerkiak.
Horixe baita antzerkia, eguneroko bizipenak
euren testuinguruan aztertzeko egokiera, eta nor beraren sentimendu hutsetik
erantzun aproposa eskaintzeko plataforma. Eta, hori gutxi bailitzan, talde
lanean aurrera egiteko zirrikitutik joanda giza kohesioan hazteko ibilbidea
jartzen du antzerkiak zure aurrean.
Hogeitabi urte daroiagu antzerkia sortzen edo,
nahi baduzue, interpretatzen, antzerkian ezin baita bi kontzeptuak bereiztu.
Interpretazioak sortzera eramaten zaitu eta ez dago sortzerik interpretazio
gabe. Doke Antzerki Taldea nire espazio partikularra izan da sorkuntza
kolektiborako, eremu idorrean arituko bainintzen taldekideen sostengu, babes,
konfiantza eta baliorik gabe. Horiei denei, mila esker... eta gora antzerkia.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina