Trenak atsegin ditut, denak. Bidaiariarentzat garraiobide aproposa dela iruditzen zait. Aitortu behar dudan arren gai horretan nire esperientzia praktikoa baino teorikoagoa dela. Duela berrogeita hamasei urte gure ingurune geografikoan hartutako erabaki ulertezinek xedea bikain betetzen zuen trena kendu ziguten: bere ibilbidean zeharkatzen zuen ardatzean kokatutako populazioen garapen hoberako zerbitzatzea. Tren hura indarrean egon zen bitartean, ibiltzeko nire ohiko garragailua izan zen.
Idatzi honen irakurle gehienek ezagutu ez
zuten zerbaitengatik zergatik egiten dudan orain negar galde liezadake
norbaitek. Halaxe da, bai, urte asko pasa baitira gugandik desagertu zenetik,
baina gertatzen da egunetik egunera hazi egiten dela nire irrika.
Helburu soziokultural garrantzitsua betetzen
mundu osoko tren txikiak erakusten dizkiguten telebistako programa horiek
ikusten ditut inbidiaz, bide horiengatik ez balitz ezkutuan eta abandonatuta
geratuko liratekeen txokoak ezagutzera eramanez bidaiariak. Helburu nagusiari,
noski, ekonomikoa ere gehitu behar zaio, baina trenbidearen ustiapen hutsaren
diru-emaitza bakarra ez dena, baizik eta ibilbidea betetzen duen trenaren
bizitzan jokatzen duten hainbat faktoreren batuketak ematen duena.
Berriki irakurri dut, gainera, duela zenbait
dekada bertan behera utzitako trenbide batzuen berreskurapenari ekin diotela
estatuko toki batzuetan, eta galdera nagusitu zait: eta gurean ez?
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina