“El duriense y el blandiense”, geologiari buruzko hitzaldi baten izenburua izan zen, duela egun batzuk Arabako aditu ... eta komunikatzaile batek eskaini ziguna. Aitortzen dut nire bizitza osoan gaiaren gain gehien ikasi dudan ordua izan dela, eta partikularrean sakondu ez dudalako zerbait garrantzitsua galdu izanaren sentsazioa sortu zen nire baitan. Eta hori guztia ez zen gertatu bat-batean ustekabeko bokazioa sortu zitzaidalako, baizik eta bere ezagutza gurekin konpartitu zuen irakaslea komunikatzaile bikaina zelako, eskaintzen ari zitzaigun hitzaldia benetako oparia bihurtuz. Hizlariak, gainera, ikasgaia are atseginagoa egiten zuten erakusketa-metodoak erabili zituen, nire batxilergoko urte urrun haietako Justo Ruiz de Azua katedradunaren Natur Zientzietako testu ilun eta ez erakargarriekin zer ikusirik ez zutenak. Gasteiztarraren deskarguan diodan, testu liburuen eskasian, 1930-40 urteetan berak editatzen zituela estatuko hainbat institututarako natur zientzietako liburuak.
"Duriense y blandiense"arekin gozatzen nuen bitartean, pentsatzen hasi nintzen bere garaian materia idor eta zuretzat ezintzat
ematen zenuena agian ez zela hainbeste izango, eta metodologia egoki eta
irakasle trebeak izan bazenitu beharbada zure bizitzak beste norabide bat
hartuko zukeela. Ez txarrago ez hobea. Diferentea. Eta zalantzarik gabe, gure
gizartean hainbeste entzuten dugun eskola-porrotaren arrazoietako bat irakasle
eta metodologien ezegokitasunean datzala iruditu zitzaidan.
Argazkia: JMVM
ZUK ERE IKASI NAHI BADUZU ZERTXOBAIT GEHIAGO GEOLOGIARI BURUZ, HONA HEMEN "EL DURIENSE Y EL BLANDIENSE"REN BIDEOA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina