Frantzisko Arrizabalaga organo joleak - Don Francisco- hamar urte nituela tiple izateko azterketan atzera bota ninduenetik ez dut musikaren ezkutu teorikoetan karrera egin. Apaiz hark balizko nire jarrera baikorrari ostikoa eman zion eta gaur ez naiz gauza musika nota bat ere irakurtzeko. Alde horretatik, etsipen txiki batekin garatu dut bizitza ibilbidea. Zoritxarrez, nire kasuan, musikarako zaletasuna heziketa musikalik gabe sortu zen. Eta orain ez dut denbora berreskuratzerik, inork inoiz ez dela berandu esan liezadakeen arren. Ez, eta kito,
Horregatik, poztu egiten naiz nire biloba batek, tronpeta joaz, Do goikoa zer den erakusten didanean. Eta animatu egiten dut txikitxoa, aitonak jorratu ez zuen bidetik segitzeko, uste baitut arteak - oro har- giza kontzientzia elikatzen duela, eta musika partikularki goi gogora igotzeko garraiagailu bikaina da. Seguru nago, gaztetxo nintzela musika ikasteari heldu izan banio - oinarrizko ezaupideekin nahikoa- zuku gehiago aterako niola musikak egunero dakarkidan plazerari.
Horrexegatik aldarrikatzen dut guztientzako musika heziketa. Behintzat, musikarekin munduko biztanleriak elkarri ulertu ahal izateko hizkuntza bateratua edukiko luke. Gutxi ez dena.
Argazkia: Zuriñe
Bat nator zurekin, Josemari. Gure haurtzaroko ikaskeketak hankamotz gelditu ziren ganorazko heziketa musikalik gabe. Musikak hainbat arlo batzen ditu: hizkuntza, matematika, erritmoa, entzumena, sentimentuak... Gogoratu dezagun Musika eta soinketa zirela ikasgai garrantzitsuenak Grezia Klasikoan.
ErantzunEzabatuUrteekin konturatzen gara Musika dela gure adiskide onenetakoa (onena ez bada)
Besarkada bat.
eskerrik asko, Aitor.
EzabatuBeste besarkada bero bat zuretzat.