Zaila dute erronka, oso zaila. Behintzat nire ikuspegitik ez dut
sumatzen aurrera egin dutenik eta gizartearen abiadurari erreparatuz eliza
atzerantz doala garbi dago. Plano horizontal batean aztertuta, bi indarrak
kontrako norabidean joaz distantzia areagotu egiten da etengabe. Elizari gera
lekiokeen itxaropena fenomenoa espazio lerromakur batera eramatea da, horrela
bakarrik gerta bailiteke inoiz bi muturrek bat egitea. Baina hori jazo
litekeeneko probabilitateen ehunekoa txikia da eta inork ez du bermatzen
emaitza onik.
Emakumearen sorkundea Adanen saihets baten manipulazioari zor zaiola homilian
entzun behar izateak - gaur entzun dudan moduan- tristuraz betetzen nau,
goibeldu egiten nau. Eguneko elizaren ministroek mito hutsei legendaren geruza nahastaileaz
ez eranztea iruzurra iruditzen zait, entzuleria ez baita duela ehun urteko
ez ilustratua, are gutxiago kristautasunaren oinarriak prestatu zirenekoa.
Iruzur borobila, bai, aurkezpen-baieztapen zoro horretatik ondoriozta
daitezkeen gainerako azalpen ulertezinekin datozkigukeen nahasi arbuiagarriak
kontuan izanda.
Elizak zaila du erronka, hiritarrok bere baitara erakarri nahi baditu. Baina
elizari eskatu behar zaion ardurarik eza kezkagarria bada ere askoz
ulergaitzagotzat jotzen dut eliztarren utzikeria, egote mutu antzua. Hori bai
dela beldurgarria!
Argazkia: wikipedia
Josemari, eliztar mutu horien gehiengoak ez dio apaizari entzuten. Homilia hasi ahala, off egoeran dute burua. Proba egin ezazu meza ostean zure ingurukoei galdetuz zeri buruz hitz egin duen apaizak homilian, edo ta zein izan den eguneko ebangelioa.
ErantzunEzabatuEta bai, pena da, oraindik orain, horrelako apaiz troglodita batzuk pulpittotik berbetan ikustea.
Agur.
Halaxe da, Aitor. Eskerrik asko.
Ezabatu