Ez dakit ia ezer Bielorrusiari buruz. Ozta-ozta jar nezake mapan baina badakit bertan torturatu egiten dela. Ez daukat bat ere dudarik estatu hartako gobernuak eskubide demokratiko eta humanoak (erredundantzia) hanka azpitik igarotzen dituenaz. Hain baieztapen borobilean zutik egoteko ohola Protasevich kazetariak ahalbidetu dit, berrogeita zortzi ordutan jazartua izatetik ia-ia bere burua jazarle bihurtzeraino aurkezteko gai izan dena, hori bai, bere herriko ziegetatik pasatu ondoren.
Kasualitate
hutsez aste honetan dokumentu zahar bat eskuetaratu zait, XVIII.eko Arrasateko
kartzelaren inbentarioa biltzen duena. Altzarien artean, takigrafo guztien onespenarekin,
torturako ohea agertzen da. Beraz, kontabilitate
ofizialean zegoen islatuta tortura. Noski torturatu dela gure gizartean! Duela
hiru ehun urte... eta baita eszenategi garaikide erreserbatuetan ere, alde
batekoek eta bestekoek. Diferentzia da urte amaierako balantzea egitean ezkutatu
egiten direla orain torturako lanabesak. B kontabilitateko partidak izatera
igaro dira.
Aste honetan ere Bertrand Russell zenaren gaineko artikulu bat irakurri dut.
Eta egileak gogoratzen zuen galestarraren mezu humanista hiru zutabe nagusitan
eusten zela: adimena, maitasuna eta ausardia. Funtsezko hiru bertute, hain
zuzen, lagun hurkoarekiko bizi-begirunerak, eta hiruak dira batera loratu
beharrekoak, bizikidetza kraskatuko ez bada. Hiru horietatik abiatuta, ilaia
eta ideologia desberdinetako tortura eta torturatzaileak ditugu salatu eta
kondenatu behar, denak baitira tortura. Horregatik, ene irudiz, Gasteizen
berriki inauguratu den Biktimen Oroimenerako Zentroa diseinatu dutenei ausardia
falta izan zaie, hura denon artean eraiki beharreko bateragunetzat har dezagun.
Argazkia: www.caracterurbano.com
Arrasateko kartzela zaharreko inbentario hori ikusteko modukoa izan behar da ba! Argitzaratzeko asmorik?
ErantzunEzabatuAitor.
Aitor, asmoa daukat, bai, baina dokumentazioarekin ari naiz eta ez dakit noizkoa edukiko dudan. Eskerrik asko, eta OSASUNA
EzabatuTortura etika ukatzea da, giza eskubideen urraketa. Giza eskubideen errespetuan ez dago salbuespenik; izan ere, beste alde batera begiratzen badugu eta indarkeria jakin bat de facto onartzen badugu, indarkeria guztiak legitimatzen ari gara.
ErantzunEzabatuHalaxe da. Eskerrik asko Juan Bautista.
Ezabatu