Varoufakisek zioen
lehengoan hautestontzien emaitzak stablihment-ekoek gustukoak ez dituztenean
demokrazia kolokan jartzen dela. Ezer berririk eguzkipean! Baina, dena den,
errepikatu beharreko letania dugu Greziako Finantza ministro ohiarena, bederen
kontzientzia gaitezen eta inork engaina
ez gaitzan.
Norbaitek liberala dela esaten badit nire neurriak hartzen ditut, gutxien
espero denean kartera lapur baitiezadake. Politikan ez dago ezer arriskuagorik
liberal bat baino. Euren interesen kontrako ezeren aurrean interbentzionistak
bilakatzen dira, ejertzitoaren parte hartze azkarra eskatuz.

Ideologia politikoaren inkongruentzia da ezkerra/eskuina eta liberalismoa.
Eta ez dakit kasualitatez izango den baina liberalismoa eta eskuina, normalean,
batera joaten dira, liberalek euren jarduera hitz arranditsu hutsetako
diskurtsorekin apain ditzaketen arren. Liberalismoa eta askatasuna antagonikoak
direlakoan nago.
Euren egitez ezagutuko
dituzu! Ba hori, Jainkoak libra nazala adiskide liberaletatik fatxetatik ni
neroni libratuko naizela!
Argazkiak: Wikipedia