Rayid Ghani |
Nire inozotasunean
uste nuen AEBetako hauteskundeak Barack Obamak irabazi dituela. Lau urtez
ifarramerikarrek lehendakari izan dutenaren berezko merituetan oinarritzen nuen
haren garaipen berria, egia esan behar baldin badut Michelle emazte ongi
plantatuaren laguntza ere ederto etorriko zitzaiola pentsatzen nuen arren.
Baina berriro okertu naizela aitortu behar dut, jakin berri baitugu egiazko
irabazlea, bi urtez demokraten katakunbetan aritu izan den talde zibernetikoa
izan dela.
Informatikari eta
matematikari giza-talde bat bi urtez aritu bide da Chicagoko demokraten
hautes-egoitza nagusitik. AEBetako hiritarren profilak diseinatu zituzten,
dozenaka milioitako hautesleren datuak jasoz, eta informazio erraldoia
megaordenagailuek liseritu ondoren hautesleak Obamaren alde zerk eragin
zitzakeen aurrikusi zuten adituek. Ni halako gauzak “Numb3rs” telesaileko
Txarli Eppesen asmakuntza hutsak zirelakoan nengoen baina Obamarekin
gertatutakoak fikzioa errealitatea baino askoz beheragotik ibili ohi dela
berretsi dit. Muntaia osoaren goi erantzulea Rayid Ghani izan da, bere web
orrian “Obama for Amerika” predikatzen duen zientzia-gizona.
Sare sozialen “konplizitatea” derrigorrezkoa
behar dute izan, eta lantegi horretan Facebook lanabes ezin hobea bilakatu
zitzaien zientzilariei. Milioika hautesleren artean zalantzan egon zitezkeen
hiritarrak zeintzuk ziren identifikatuta –izen eta abizenekin- modu
pertsonalean heldu ziren haienganaino kanpainako arduradunak, Obama bera barne
kasu batzuetan. Eta horrela balantzaren orratza bere alde eraman ahal izan zuen
Barackek (nahiz eta, hasieran nioen bezala, Michelleren irudi erotikoak boto
bat baino gehiago eman diola garbi daukadan)
David Petraeus |
Bien bitartean,
estatubatuar gizarteak bere amets amerikarrean segitzen zuen –krisi ekonomikoak
jota, hori bai- demokraten katakunbetan zer egosten ari zen... eta, halaber,
David Petraeus CIAko zuzendaria bere emazteari adarrak jartzen ari zitzaizkiola
susmatu gabe. Ai ene!
Argazkiak:
http://www.rayidghani.com/
http://www.latimes.com/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina