Aitortu behar dut,
ze arraio!, telebista ikusteak gauza onak ere badituela. Ezin da dena txarra
izan eta ziur nago hamaika adibide ipin litzaketela irakurleok kutxatik iristen
zaizkigun edukietaz. Beraz, eta oso telezale ez naizen arren, aparailuaren
aurrean adi egoteak bere onura ekar dezakeela froga dezaket.
Marisorgin otoizlaria |
Adibide gisa, basa
munduari dagokion nomenklatorra jar nezake. Orain arte banekien gaztelerazko
mangosta, orangután, periquito, pantera, et abar luze batek euskarazko antzerako bertsioa dutela. Ez pentsa, baina nire hiztegia alde horretatik aski aberatsa
da. Baina orain hurrengoan, perone hautsiaren kariaz faunari buruzko tele-saio
bat ikustera ohitu naizela, euskarazko nire hiztegia aberasten ari dela konturatu
naiz. Poliki, poliki, hori bai, baina munduko basa fauna zein florari buruzko
izendegia hazten ari zait. Badakit nola esan behar dugun gaztelaniazko leopardo
(lehoinabar), libélula (txerrenburduntzi), orca (ezpalarta) eta halako hitz mordoa.
Ikasi dudan azken hitza, “marisorgin otoizlaria” izan da, hots, orain
arte "mantis religiosa" bezala bakarrik ezagutzen nuena.
Azaldu behar diot
irakurleari ilusioa egiten didala gero eta hitz gehiago erabili ahal izateak.
Jakin badakit publikapen espezializatu batzuetan –horra hor, adibidez, ADEVE bilduma eredugarria aurki dezakedala
mundu osoko animali desberdinen euskarazko deitura. Baina ez nindoan ni alde
horretatik: esan nahi nuen telebistak gauza onak ere eduki ditzakeela. Eta
adibide bat jarri dut, besterik gabe.
Bide horretatik
joanda, ez litzaidake gaizki etorriko, gustuko ditudan animali, zuhaitz,
landare, lore eta ortuarien gaineko beste ariketa bat burutzea. Hasi beharko
nuke hurbilenetik: gure inguruko espezie horiek identifikatzea, behar bezala,
uso arrunta eta pagausoa ez nahasteko, adibidez. Edota loina eta ezkailua
bereizteko. Behin hori lortuta, Serengetiko zelaietara edo Borneoko oihanetara
bidaiatzea ere polita litzateke. Seguru asko, izadiaren gaineko nire hiztegiak
eskertu egingo lidake.
Argazkia: www.arnaldobal.wordpress.com
Josemari, hala ta be, mantis religiosa hitza euskaraz erabilid dezakegu, latinezko izen zientifikoa baita.
ErantzunEzabatuGainera, seguru ez egon arren, gazteaniaz mantisa "santateresa" deitzen dala uste dot.
Eneko,
ErantzunEzabatueskerrik asko ekarpenarengatik.Zure argibideei esker nire hiztegia aberasten segitzen dut! Hurren arte!