Abenduaren 15ean, pakete txiki bat bidali nuen Arrasatetik Donostiara postaz. Hiru aste geroago, hartzaileak ez du jaso, eta tokiko posta bulegoan inork ezin dit azaldu zer gertatu den nire igorpenarekin. Aldi berean, irakurri dut Danimarkak bere posta zerbitzu publikoa itxi duela, bidalitako gutun eta pakete txikien bolumenaren jaitsiera bortitza dela eta. Aro digitalak paisaia berri bat ekarri du, eta aldaketa horrek zerbitzu publikoa etetea adierazi du. Hornitzaile pribatuen sorrerak arazoa areagotu du.
Danimarkako erabaki horrek, laster iritsiko
zaigunak, pentsarazi dit interes publikoa babestu behar dutenek askotan
irizpide ekonomiko hutsetan oinarritutako erabakiak hartzen dituztela. Eta bizi
naizen eremu geografiko honetan badakigu zerbait horretaz, garraio publikoaren
sektorean bakarrik zentratzen bagara ere. Posta zerbitzu publikoa ez dabil, ez
ditu bere helburuak betetzen, baina ez da eskaintza horri begira baikortasuna
ahalbidetuko lukeen irtenbiderik ikusten. Itxi egingo da, eta kito. Horrela
doaz gauzak guretzat etorkizun sozial orokorrari dagokionez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina