Kitatutako zorraren sentsazioak lasaitasunez betetzen du bere betebeharrarekin kunplitu duena. Beno, hori harreman sozialak orain arte gidatu dituzten gutxieneko bizikidetza zibilizatuaren koordenatuen barruan. Hartzekodunak konfiantza jartzen du bere zordunarengan, eta horrek bi alderdien arteko oreka berrezarri behar du, aurrez bien artean ezarritako baldintzetan. Horraino moralaren logika.
Eta aurreko hori guztia, esateko ez nagoela ados estreinatu berri dugun antzezlanaren izenburuarekin, Dario Fo Nobel saridunak idatzita, eta Doke antzerki taldearentzat euskarara itzultzeko ohorea egokitu zaidana.
Zordunekin bakarrik osatutako kolektibo bat irudikatzea ezinezkoa izateaz gain, niretzat argi dago oreka eta justizia soziala soilik lortuko dela baldin eta zorretan dagoenak konpromisoari izerdirik gabe erantzuteko baliabide nahikoak baditu edo sortzeko gai bada.
Nolanahi ere, injustiziaren kontrako salaketa irekia delako Dario Foren antzezlan ederrari barkatu egiten zaio tituluaren intentzioa, zordun-hartzekodunen arteko orekarik ezak hainbat eta hainbaten zoritxar latz sorrarazten duen egungo aroari aplika baitakioke.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina