Iragan urtarrilean berrogeita hamasei urte
bete ziren iraultzaileak nagusitu zirela Kuban eta Batista
txotxongilo-diktadoreak ospa egin zuenetik. 1959 urruti hartatik bi belaunaldi
luze eman dira eta gizarte kubatarra herren ibili da, estatubatuar gobernuak -
europar laguntzarekin- ezarritako blokeo ekonomikoa dela eta.
Mende erdiz irudimenari etengabe
eragiten bizi izan dira uharteko lagunak, gabeziaren kariaz euren gobernu
desberdinen plangintza ekonomikoek arrakasta baino porrot gehiago jaso baitute.
Eta horrek bere efektu logikoa izan du hiritarrengan, batez ere
itxaropenari bere biziko indarrez eusteko kubatarren ahalmenean.
Orain inflexio puntu baten aurrean geundeke.
Obamak eta Raulek bostekoa eman diote elkarri eta iragarpenetarako atea ireki
dute. Zer ekarriko digu horrek? Zaila da ezer aurreratzea, baina bi agintarien
azalpenei bagagozkie esan liteke kubatarrak eta baita estatubatuarrak ere
irabazle aterako direla, garbi baitago orain arteko katramilarekin biak
galtzaile suertatu direla.
Kubatarrek ikasgai ederra eman diote munduari
azken berrogeita hamasei urteotan. Orain, euren duintasunezko zutabetik
iparreko auzokoari eskua luzatuz, bi norabidetako jario aberasgarriari eman
liezaiokete paso. Erne, tinko eta aurrera.
Argazkiak: International Press
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina