Platonek gizateriaren gaineko teoria idatzi zuen, eta badakigu zer zen greziar filosofoak arimari buruz uste zuena. Egia da edozein tratatu filosofiko irakurtzen dudanean, arreta handiz saiatzen naizela, hitzak eta egilearen pentsamenduak euren osotasunean ulertzeko ahaleginduz. Gaztetatik aritu naiz klasikoekin harremanetan, eta arazo ugari sortu dizkidate, proposatzen dituzten esparruak nire buruarekin bateratu ezin izan ditudalako.
Platon
aipatuz hasi naiz, denbora gehien eraman didan pentsalaria baita. Eta aitortu
behar dut ez dudala beti ulertzen bere kredoa. Platonek arima desberdinak
ikusten ditu kultura ezberdinetako pertsonentzat. Uste dut hori bat datorrela
Hipokratesen teoriarekin, arimari eragiten dioten gaixotasun fisikoak
diagnostikatzeko medikuek ingurunea aztertu behar dutela dioena. Baina,
Hipokratesek medikuntzan konfiantza zuen bitartean, Platonek bere jainkoengan
fede handiagoa jartzen zuen, berarentzat gorputza arimaren kartzela baitzen.
Jainko bakarra aldarrikatzen duen arren, ezagutza, alegia, eta gaizto bakarra ezjakintasuna. Eta hemen estropezu egiten dut, ez baitakit zein ezagutza
mailatik aurrera hartzen zuen Platonek
jainkotiartzat.
Agian gauzak sinpleagoak dira eta herri
desberdinentzat arima ezberdinak egon beharrean, animali bakoitzak berea du,
eta bere jainko partikularra.
Argazkia: Ekain
