Publizitatearen mundua ezinbestekoa zaigu. Eta hori ez diot, bakarrik, futbol ligaren gora behera
zalapartatsuengatik. Politikoak, enpresariak, klerigoak, aktore eta idazleak...
den-denok behar dugu publizitatea, areago hain konplikatua bihurtu dugun bizitzan
barreneko ibilbidean irauteari, nekez bada ere, eusteko. Eta publizitateko
profesionalek ahalegin handia egin behar dute mezua hiritarrengana arrakastarekin
irisarazteko. Batzuek, zortearekin, asmatu egiten dute. Beste askok, berriz,...
Argazkiko iragarkiak
berez mezu zalantzagarri nahastailea luzatzen duela iruditu zitzaidan. Jostailuak saltzen dituen enpresa batek kaleratu du. Gasteizko semaforo
batean geldirik nengoela ikusi nuen eta argazki bat ateratzeko tartetxoa izan nuen berde
ipintzen zitzaidan bitartean eta hona hemen.
Non dagoen iragarkiaren zalantza? Gero eta inkomunikazio sakonagora ohitzen ari garen uneotan, bi ume
ordenagailu banarekin eserita, biok elkarri bizkar emanda, inkomunikaziorako gonbitea egiten ari zaigula esan liteke. Batzuen ustez,
inkomunikazioaren gaineko adibiderik gordinena izango litzateke. Eta aitortu behar dut horren bidetik jo nuela nik lehen begiradan. Baina, azterketa lasaiago batean, jostailuek komunikaziorako tresnarik garbienetakoa dela kontuan izanda, jostailu komunikatzaileen aldeko kanta bat liteke iragarkia, garbi asko. Gizakiok jostailuetako adinetik gortasun ilunerako bidea saihestera seinalatzen duela esan liteke.
Eta bigarren irakurketaren ondorioz, zentzu hori eman nahi diot iragarkiari, zalantzarako zirrikitua irekita eduki dezakeela azpimarratuz. Agian, sortzaileak lortu nahi izan duena. Hori gura bazuen, helburua erdietsi du, dudarik gabe
Argazkia: JMVM
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina