Halaxe da, bai, gaurkoaren moduko egun batean duela hirurogeita hamar urte ekarri
baininduen nire amak mundura, non eta Aramaion. Eta aitortu behar dut zazpi
hamarkadatako jauzia bat ere esfortzurik gabe lortu dudala, egutegiari begirako
egote soilak ahalbidetu baitit marka. Meritu handi barik, beraz, nire adinera
heldu diren guztion antzera.
Efemeridea dela eta, liburuxka xume bat oparitu diot neure buruari, ditudan hiru bilobei zuzendutako eskutitz ireki gisa idatzia. Hirurogeita hamar urtez eraikitzen joan naizen zubiaren nolakotasun eta zenbait xehetasun deskribatzen dizkiet azalkiro liburuaren orrialdeetan txikitxoei, egun ez dutela irakurriko badakidan arren. Bilobek eurek lagundu didate idazkiari pasa diren bost urteotako itxura ematen baina oraindik beste zenbait egutegi oso beharko dituzte aitonaren zubiaz behar bezala jabetzeko. Erdiestekotan, horixe litzateke niretzako saririk hoberena.
Lehen hirurogeita hamarrak joan dira, iraganeko
arasetan kokatuz, eta bizi izandakoak oroitzapen hutsa bihurtu zaizkit, batzuk
eskuragarri gehienak hautsak zeharo estalita. Almazena gero eta beteagoa daukadan
arren, murritzagoa gertatzen zait apaletako oroipenen erabilpenerako ahalmena. Zubiari,
ordea, luzapena automatikoki datorkio, eta ahaleginean jarraitzea besterik ez
dago. Eta datorrenerako gertu.Efemeridea dela eta, liburuxka xume bat oparitu diot neure buruari, ditudan hiru bilobei zuzendutako eskutitz ireki gisa idatzia. Hirurogeita hamar urtez eraikitzen joan naizen zubiaren nolakotasun eta zenbait xehetasun deskribatzen dizkiet azalkiro liburuaren orrialdeetan txikitxoei, egun ez dutela irakurriko badakidan arren. Bilobek eurek lagundu didate idazkiari pasa diren bost urteotako itxura ematen baina oraindik beste zenbait egutegi oso beharko dituzte aitonaren zubiaz behar bezala jabetzeko. Erdiestekotan, horixe litzateke niretzako saririk hoberena.
Eguerdi on, Josemari: Eta liburuxka irakur daiteke? Argitaratuta dozu? Milesker.
ErantzunEzabatuIñaki Peña.
Iñaki, egunon
EzabatuEz dago salgai, baina eman diezazuket ale bat, nahi izanez gero. Eskerrik asko interesarengatik.
Egun on, Josemari,
ErantzunEzabatunik ere irakurriko nuke ba gustura...
Bota zenuen Berriako elkarrizketan eta orain denok liburuaren bila!
Ni konformatzen naiz irakurtzearekin, liburua eskutan izan ezin badut ere.
Mila esker,
Ainhoa Agirreazaldegi
Egunon Ainhoa! Pozarren helaraziko nizuke liburua. Nora? Erantzun:
Ezabatujosemari@eusko-ikaskuntza.eus
Segi osasuntsu.