BILATU

urria 14, 2024

EZJAKIN ARRISKUTSUAK

 


Gure haurtzaroan gutariko batek, labana txiki batek lagunduta, bere izena idazmahaian markatzen zuenean edo, eskolatik kanpo, horman idazten zuenean, esan ohi zen ekintza hark erabateko ezjakin bat irudikatzen zuela. Udalaitzeko gurutzea eraso eta desagerrarazi dutenak, ezjakin izateaz gain, koldarrak dira, gauaren iluntasunean babestuta egin baitute balentria.

Herriaren borondatetik sortzen diren zeinu kulturalak ezabatzea, desagerraraztea, kalifikaezineko ekintza bat da, buru gaixoetatik bakarrik etor daitekeena. Eta tristeena da erasoak ez duela atzera bueltarik. Ondare kulturaleko pieza bat birrindu dute, betiko. Hori egin dutenek gure memoria historikoaren defizita handitzea lortu dute. Baina eurei, bost axola! Ezjakin arriskutsuak dira.


Argazkia: https://www.freepik.es/imagen-ia-premium


5 iruzkin:

  1. Oroimen ezak astakeriak errepikatzeko arriskua dakar. Udalaitzeko gurutzarena, adibide bat.

    ErantzunEzabatu
  2. Hitzik gabe geratu naiz gurutzearen desagerpenaren berria jaso dudanean. Mina, tristura, pena,amorrua, gorrotoa... Sentimenduak adierazteko adjetibo negatibo guztiak etorri zaizkit. Guretzat ikur garrantzitsu bat erahil dute. Udalaitzera so egitean ez dugu berriz gurutzearen disdira ikusiko. Ez dut ulertzen ekintza, ezta egin dutenek zergatik egin duten ere. Ez dirudi herri demokratiko baten bizi garenik. Ze pena!

    ErantzunEzabatu
  3. Skaut taldea porlana igotzen ari zen gurutzea jartzeko.Oraindik gogoan dut motxilan porlan poltsa erdi bat eraman nuela maldan gora, pare bat aldiz gelditu nintzela arnasa hartzeko. Hura zen bai benetako auzolana!
    Baina Rotaflexa sartzen denean, elkarrizketa amaitzen da. Orduan, zertarako balio du poesia itxura duen itsatsitako mezu horrek?
    Mariren garaian ere bere abadesak eta abadeak eta sinboloak egongo ziren eta gizarte bat garenez, beti egongo da 'jaun/mendeko' dinamika.

    ErantzunEzabatu