Sufritzen ari garen
egoera politikoak iraganeko oholtzara narama, erreferentziaz bakarrik ezagutzen
dudana, baina modu batean eta bestean protagonistek testu berdina erabiltzen
dutela egiazta daiteke, kreditu tituluetan antzezleen izen desberdinak ageri
zaizkigun arren. 1932-34 urteak ziren... Errepublika zaleak eta sozialistak elkar mokoka genituen, gobernua osatu ezinean, nahiz eta Gorteetan gehiengoa zuten. Ezkertiarren arteko desberdintasunek gobernu talde aurrerakoia osatzea eragozten zuten, eta bakoitzak besteari leporatzen zion hutsa. Lerroux, Prieto, Azaña, Besteiro... ezinean zebiltzan, nork berea inposatu nahian.

Gero istilu
anarkosindikalistak ziren, kaleak poliziak hartuta eta, gutxi bailitzan,
Kataluniako Macià presidentearen heriotzak eztabaida piztu zuen hainbat eta
hainbat mediotan... Estatutu katalana deitoratuz. Compaynsek ordezkatu zuen
Macià Generalitateko buruzagitzan... eta tiro dialektiko ikaragarriak entzun
ziren Espainia osoan. A! Eta euskaldunok gure Estatutuarekin ari ginen,
bueltaka, trenbideko errailetan noiz ezarriko zain.
Bien bitartean, benetako
tiroak bota zituena Jose Antonio Primo de Rivera izan zen, Madrilgo Puerta del
Sol, falangearen ekitaldi batean. Eta Gorteetan Calvo Sotelo ultraeskuindarrak
bere tarjeta erakusten zuen, eskuinaren ilusio eta itxaropenak berpiztuz.
Ezkerraren ezgaitasunaren aurrean March bankariak alde egin zuen Espainiatik,
faxismo europarraren pareko mugimendua finantzatzeko asmoarekin. Eta gobernu
ahalke batek kartzelaratutako Sanjurjo jeneralak iseka egiten zion estatu
buruari, epe laburrerako mehatxua iragarriz.
Antzezlanaren gidoia
berdina dugu egun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina