Albiste pozgarri honek- behintzat niretzat- harrapatu nau gaur larunbateko
gosariari ekin diodanean. Eta albistearen azaleko irakurketak zapore atsegina
uzi dit, kafesne eta ogi txigortuaren berezkoaz gainetik. Jarraian ohiko ibilaldiari
lotu natzaio eta naturarekin bat egin dut.
Gasteiz hiriak lortutako titulu berria ondo merezia duelakoan nago.
Iritziak iritzi -denak gogoangarriak- urtetako lan onaren oihartzuna mundu
guztira iritsi dela adierazten du. Ez dira makalak Gasteizek hamarkadatan
garatutako modelorako ahaleginak eta, jasangarritasuna ardatz hartuta, gizarte
garapenari ireki dio bide zabala. Jakina, erdietsitakoa ez da helburua,
lasterketa honek ez baitu amaierarik. Biztanleen bizitza kalitatea etengabeko
saiakeraren xedea da, edozein erakunde-erabaki hartzeko orduan ezinbesteko
baldintza bilakatzen dena.
Arabako hiriburuak marka berri bat jarri du bere palmaresean. Baina erronka
berriak itxaroten zaizkio, hiritarren onuraren norantza aldatuko ez bada.
Sariak eurez harro egoteko izaten dira baina, aldi berean, inori hutsik egongo
ez badio, saridunak erantzukizun izugarria hartzen du. Horregatik Gasteizek
eredugarria izaten segitu behar du.
Argazkia: eitb
Argazkia: eitb
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina