Julian Unzueta 1929ko uztailaren 18an jaio zen Salesan baserrian. Eta baserri kulturan murgildu zen lehen ordutik, txikitatik egokitu baitzitzaion lanerako ardura. Zerbitzu publikorako jaioa, udal lanetan nabarmendu zen, batez ere. Aramaioko alkatea izan genuen, denbora zailetan. Gero Arabako diputatua ere bai. Baina, batez ere, jende guztiarentzako bere irekitasunarengatik oroituko dut nik Julian.
Joan da gizon on bat, zintzoa eta, bihotzetik diot, maitagarria. Aramaiok gizaseme handi bat galdu du.
Eskerrik asko, Julian, eta beti arte!
JULIAN UNZUETA ETXEBARRIA
https://txemax3.blogspot.com.es/2017/10/julian-unzueta-trantsizio-politikoa.html
https://txemax3.blogspot.com.es/2017/10/julian-unzueta-trantsizio-politikoa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina