Eta zein da,
irakurle preziatua, gaur goizeko zure sentsazioa atzoko emaitza desberdinen
irakurketa lasaia egin ondoren? Izan ere, hautaketa diferenteen arteko
korrelazioak indar intentsitateen espektroa irekitzen du erabat, ez baita gauza
bera nire auzoan bizi daitekeen tokiko hautagaiari botoa ematea edo berataz
inoiz lehenago aditu ez duzun zerrendaburuarentzat Bruselarako txartela erosi
behar izatea.
Brusela urrun dago eta udaletxea, askotan, hurbilegi. Europako diputatuari soldata ordaintzen diozu, kontraprestazioan ezer exijitu gabe, eta beharbada sosik poltsikoratzen ez duen alkateari bertatik bertara eska diezaiokezu zure etxe ondoko espaloiko zuloa lehen bait lehen konpontzea, gauean argitu ez duen kaleko farolaren bonbilla aldatzea edota zure ezagunen baten osasun egoera kritikoa dela-eta erresidentziara eramatea...
Atzokoaren ostean nik daukadan sentsazioa irabazle eta galtzailearena da, nahiz eta nire botoek zerikusirik ez duten pertzepzio horretan. Irabazi egin dut zuzeneko demokrazian sinesten dudalako. Eta galtzailea naiz, Europako itzulkin politikoa zein daitekeen ikusi gabe segitzen dudalako.

Argazkia: Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina