Euskal Herritik urrun. Eta berari zegokiola bere burua nondik bideratu nahi zuen erabakitzea, inor ez baita, orain arte bederen, gogo-nortasunaren agiriarekin munduratzen.
Bost urte
geroago, Filà Tariks izenekoekin desfilatu da bere jaioterrian, Mairu
eta Kristauen jaian. Mairu izatea deliberatu du bere amaren aldeko kide guztien
ildoari eutsiz. Begira nondik, beraz, Alacant aldean biloba mairu bat daukadan!
Baina kristau gisa ageri izan balitz ere, pozik nengoke, finean neskatila bizi
ari denari baitagokio hautua, hazten eta hezitzen doan kulturari atxikituta.
Ikuspegi unibertsalak gidatu behar gaitu hautatze-prozesuan, tokiko
nolakotasunetatik munduaren aberastasunera salto eginez.
Jakina,
neurgailu berbera aplikatzen diot, euskararen aldeko Korrikan esku hartu
ondoren bere bufanda txuri-urdinaz jantzita Errealaren partidua ikustera doan
biloba euskaldunari. Harriz harri eraiki behar dute etxea, eroso, orekatu eta
osasuntsua izango bada. Horixe da txikitxoek suzko hizkiz euren gogoan grabatu
behar dutena, inoiz unean uneko deliberamenduak etsipena ekarriko dien arren.
Baina hori bizitza da.
Argazkia: Filà Tariks
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina