Beldur ematen
dute, ezetz? Dardaran daude bazterrak oro eskuindarren erasoarekin eta ez
bide dago inor balazta ipiniko dienik. Benetan, Gipuzkoako Samper peperoak
muturreko ezkertiarra dirudi tokiko bere alderdikide batzuekin alderatuta, eta
Rajoy, Losantos mugaezinaren esanetan, infernuko kolpista gorria dugu.
Abascalen alderdiak militarrez beteko du Kongresua eta «borondante oneko
espainiarrentzat » armak eskatu ditu, gaiztoak fusilatzeko asmoz, antza denez.
Aurreko batean
nioen falangista faxista frankozale berriak une aproposa itxaroten ari direla
heterodoxo zalantzagarriak armaz pasatzeko. Eta iragarpen iluna bete litekeela
gero eta garbiagoa daukat, Gernikako bonbaztapena inbento txar bat dela aitortu
dutenek ez bailukete arazorik izango, gurutzaldi makabro berri bati ekinez,
kanposantuetako ormak «desbideratuen» odolez tintatzeko. Horri kontra egiteko dugun arma bakarra zentzuzko botoa da. Baina...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina