Amaitu da zirkoko
funtzioa. Eta badirudi, zenbakiei begira, ekitaldian gehien gustatu duen numeroa PSOErena izan dela, behintzat estatu mailan. Ez zaie psozialistei gaizki joan, hori garbi dago, eta eskuin muturreko indarrak desaktibatuta geratu dira oraingoz, teorian bederen. Herriak, herri xeheak, beldurra sentitu du kanpainan zehar eta boto ematera hurbildu da. Beste maila batean, distantziatik eta EAEri dagokionez, Mayor Oreja lehendakari gai izan zeneko 2001eko abentura oroitzen dut. Orduan hautestontzira sekula ez hurbildutako pertsonak joan ziren euren boza ematera, donostiarrak euskal politikarako adierazten zuen arriskua zela eta. Orain gauza berdina gertatu da.
Estatu mailan PSOEk irabazi ei du eta ospatzen ari da garaipena, baina herri xehea, hots zirkorako sarrera txartela erosi genuenok, ekitaldiko mozkorraldiaren ajearekin geratu garelakoan nago. Nire ikuspuntutik inork ez du ezer irabazi eta denok atera gara norgehiagoketatik piska bat orbanduta, izan ere bateon batek azal al liezadake zer programa eskaini zuten zirkoko aktore desberdinek euren agerpenetan? Haize bolada arin batek hankaz gora jar zezakeen edozeinen erretolika merkea. Ez dugu, beraz, programarik hautatu; gure botoa esloganek - eta mehatxuek- eragin dute, aldeko ala kontrako jarrerarekin. Beldurrak, alegia.

Ez gaitezen
engaina, lehen bezain ilun gaude, eurek ere - hautesleria beren proklamekin zorobiatu dutenek- ez baitute oso garbi zer demontre datorkigun gainera.
Baina, politena eta aldi berean etsigarriena da, legealdi gutxi geratzen zaidan arren,
kontzientzia zibikoak eskatzen didala egokiera desberdinetan nire papera hautestontzira
sartzea, untxi miragarria aterako delako esperantzan; magikoa
bailitzan. Horrela izan al da beti?
Argazkia: JMVM
Aspaldi da, ilusioak gure boza eragin zutenetik. Azken hauetan, nire ustez beldurrak eragin du partehartze ugaria eta askoren botoa ere.
ErantzunEzabatu