Ez dakit ona ala txarra den. Ni, dena den, lasai utzi nau albisteak, ez dit
inolako dardararik eragin, nirekin ez balihoa bezala. Gauza da, Science
aldizkari ospetsuak lan bat argitaratu duela, gainerako iberiar herriekin
alderatuta euskaldunok apur bat desberdinak garela adieraziz. Ikerketa lanak
mundu osoko zientzialariren ekarpenak biltzen ditu - Euskal Herriko batzuenak
barne- eta sinesgarritasun puntu bat eman behar zaiolakoan nago.
Euskal hiritargoaren isolamendu genetikoa Burdin Aroraino heltzen dela egiaztatu bide dute zientzialariek, hots Kristo aurreko lehen milurtera arte. Eta geroagoko migrazioek ez ei zuten arrastorik utzi Euskal Herrian. Horren harira, diodan, ez dudala albistearen gain politiko ahobero burumotzen tonuz kanpoko ateraldirik inon entzun edo irakurri, euskaldunoi arrazistak izatea leporatuz.
Baina hasieran nioen moduan, ez hotz ez bero utzi nau albisteak. Begira, ezinbestekoa da atzera begirako zientzia ikerketa burutzea eta emaitzak publikoari aurkeztea. Interesgarria derizkiot gure jatorria -edota inuitena- ezagutzeari, nondik gatozen jakiteari. Baina bego hor iraganari buruzko ezagutza osoa. Mugarri mugiezina da, besterik ez. Interesgarria baina ez halabeharrezkoa bizirik segitzeko.
Argazkia: science web orria

Muy interesante Josemari, en estas cosas ando ahora, junto mi árbol genealógico, habiéndome hecho el ADN en los Laboratorios de Investigación de la Universidad de Arizona en USA, primero con el "The Genografic Project" y posteriormente con "Family Tree DNA". me han realizado 7 analíticas con el fin de establecer cuantos más marcadores mejor. El último análisis realizado es al llamado BiG Y-500, donde se establece que mi haplogrupo es el R-BY35697, el cual se formó hace aproximadamente 1296 años y anteriormente se denominaba R1b1b2a1b. Este R1b es el haplogrupo más frecuente en poblaciones europeas, como seres humanos recolonizados después del gran glaciar, pasados 10-12 mil años. Este linaje es también el haplogrupo que contiene el haplotipo modal de las poblaciones del Atlántico. La densidad es cercana al 65% en Europa Occidental, siendo del 60% en Italia y España. Las zonas donde se dan los porcentajes más elevados son, Gales, País Vasco e Irlanda, cercanos al 90%.
ErantzunEzabatueskerrik asko, Txetxu, eta aurrera zure ikerketekin!!!!
EzabatuQuería enviarte unos gráficos, pero este ingeniero jubilado no tiene ni idea de como se hace. A ver si por otro medio me sale el tema.
ErantzunEzabatu