Errealitateak fikzioa
gainditzen duenean on bidetik goazela adieraz dezake termometro sozialak.
Jakina, kontrako esangura ere eduki dezake, baina gizon-emakumeon gaitasunak
zentzu positiboan markatzen badu, ez dago langa gaindiezinik. Gizarte lorpenik
handienak fikziozko xedeak izatetik proiektatu ziren aurrerantz.
Norbaitek arestian
idatzi du utopia hil dela. Ez dut uste, eta eguneroko praxiari erreparatuz
ameslari baikorrak hemen eta han aurki ditzakegula frogatzen da. Baliteke tonuz
kanpoko ahotsgailuek diskurtso karrankari lohiari etengabe kantxa ematea eta
hedatzen den sentsazioa bestelakoa izatea, baina pentsatzen dut badela
gizon-emakumeon artean nahikoa indar itxaropentsuak izateko.
Inboluzionismoaren
aurrean hortzak argi eta garbi erakusteko gai bagara eta gizateriaren onura
hobetzen oraindik aurrean frakak bete lan dugula konbentzituta bagaude, aurrera
egingo dugu. Baina bidea ez da samurra. Inboluzionistak jantzi desberdinak
erabiltzen ari dira euren benetako nortasuna estaltzeko eta utopia aurrerakoiak
zailtasunak edukiko ditu, gero eta larriagoak, garia lastotik bereizteko.
Kontuz imitatzaileekin!
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina