BILATU

otsaila 25, 2011

ARAZOA EZ DA AL QAEDA


Badirudi mendebal-iparraldeko estatuak arduratzen hasiak direla, Libiako gauzak hartzen ari diren itxura dela-eta. Eta galderak dantzan ditugu: Nor arraio dabil iraultzaren atzean? Nork armatu du biztanleriaren zati handi bat? Nor ari da borroka estrategia zuzentzen ari? Ai ene... eta Al Qaeda balitz?

Espita ireki zuen Tunisiak. Egiptok segitu zuen... eta Libiaren txanda heldu denean, “Arranopola, hau ez da berdina! Zerbaitek ihes egin digu eskuetatik” oihukatzen dute estatu boteretsuek, mahgrebiar alde osoaren gaineko azterketa berriak dardaran jartzen dituelarik, egoera aurrerantzean kontrolatzea nekezago gerta lekiekeela antzemango balute bezala.

Zein da diferentzia erabakigarria orain arteko iraultza multiestatalean? Hitz magiko bakar batek desberdintzen du: petrolioa. Horrexek arduratzen ditu, eta ez beste ezerk, “mundu zibilizatuko” agintariak... Azken albisteek diotenez, libiar kasuan, matxinatuek kontrolatzen dituzte petrolio ustiapeneko zentrorik garrantzitsuenak. “Baina nor dago Gadafi kentzearen aldeko erreboltaren buruan? Eta Al Qaeda balitz?” Itaun arduragarriak, oso, zenbaitzuentzat.

Edozein modutan - eta politika kontzeptuaren barruan denetariko osagaiak sar daitezkeela kontuan izanda, funtsezkoa ekonomikoa delarik- benetan kezkatzen ditu modu berdinean agintari guztiak Libian gertatzen ari denak? Norbaitek ikusi al du azken orduetako petrolioaren prezioak izandako igoera? Horra begiradatxo bat bota eta berehala ondorioztatu ahal izango dugu, honez gero batzuk eskuak igurtzen ari direla, pozez beterik. Zenbait hilabete barru ezagutuko dugu konpainia batzuen 2011ko ekitaldi ekonomikoaren emaitza. Eta orduantxe jakingo dugu nor ez dagoen une hauetan hain arduratua libiar iraultzarengatik.

Errekurtso naturalen gaineko hausnarketa berri bati ekin geniezaioke, horretarako gogorik edukiko bagenu. Berriz ere, munduko aberastasunaren banaketa egoki eta orekatuari buruzko aldarrikapenak egin genitzake, ahal duenak aditu nahi duela jakingo bagenu. Munduan zehar maiz antolatzen diren ez dakidan zenbat gizarte-forotara jo genezake, banatze-justiziaren premiaz manifestazioak antolatzeko, gero eta okerrago goazela ezagutuko ez bagenu.

Baina munduaren aldakuntza geure esku dagoela sinetsi nahi dugunok, etsipenezko putzutik bada ere, hausnarketak egiten segituko dugu, aldarrikapenak barreiatzeari berrekingo diogu, eta manifestazioak zein agerraldiak prestatzen arituko gara. Arazoa ez da bakarrik Al Qaeda. Inondik ere ez!

Marrazkia: Josetxo Ezkurra

2 iruzkin:

  1. ......petrolioa.....botere haundiko konpos poltsa.

    igurura begiratzen dut. eta adi geratzen naiz, isiltasunean, jendearen erreakzioak ikusteko.

    askok, ez dakite Libia nun den ere !!!
    hitz egin ?
    bertan biziko baliran moduan....

    gogoratzen Mirarirekin ? Berritxuarrarekin ?
    haiek, Husseinen ministroekin elkartzeko aukera izan zuten Estatu Batuetako tropak sartu baino hilabete t´erdi lehenago.

    eta nik, zorionekoa, bideo hori ikusteko aukera izan nuen bonbardeaketak hasi eta beranduago.

    Irak, estatu oso bat zen (bakoitzak, Iraken egiten zen politika edo sasi politikaren inguruko eritzia errespetatuz, lehenik eta behin) eskolak zituena, hospitaleak zituena, irakaskuntza bat emten zuena eta abar luze bat...

    zer da gaur ?

    KAOSAK JANDAKO HERRIA. Husseinen armen erruz ?


    PETROLIOAREN JABETZA NAHI DUTEN HORIEN ONDORIOZ !!!!

    TANKEAK, MARINEEN HELIKOPTEROAK ETA SOLDADUAK ILARAN JARRITA ZEUDEN (irudi hori dut buruan)....

    ETXE "ZURI"AREN AGINDUAREN ESPEROAN ..


    Libian zer gertatzen da ?

    ez dakit askorik honen inguruan.... Gadafik bere herriaren kontra tiro egiten du.

    eta inor ez da arduratzen ?

    Ez du kasu honekin zer ikusi haundirik baina hor utziko dut:

    zer dioten entzutera geratzen naizen jende hauek, nazien aurrean defendatu egiten dituzte (besteen artean) marrokiarrak (beti ere ulerturik, edozein arrazakeria ekintza NAZKAGARRI DELA)

    gero ordea, Saharako Herriaren aurkako ekintzetan Marrokoar herrria gorroto dute.


    ????????

    inork azalduko dit hau ?

    ErantzunEzabatu
  2. Oso hausnarketa polita, Ekain. Segi galderak egiten zure buruari eta erantzuna iritsiko zaizu, isiltasunetik.
    Segi osasuntsu!

    ErantzunEzabatu