BILATU

abendua 02, 2019

EZETZ!


Apustua egin beharko banu, antzematen ditudan keinuengatik esango nuke ezetz, psozialista eta ahaldutenekoek ez dutela gobernua osatu ahalko. Eta
asmatuko banu aukera galduko litzateke gainera erortzen ari zaigun kaka higuingarri eta nazkagarriari frenoa ipintzeko. Gai al dira? Benetan zalantzan nago.

Iruditzen zait antzeko dudan egongo dela pertsonala, arrazoi desberdinengatik. Batzuek, gutxieneko adimena suposatzen zaienek, gizarte osoarentzako zerumuga hobeen esperoan daudelako, eta abagunea alperrik galtzea atzera pausoa litzateke. Besteak, aldiz, euren interes praktiko partikularrean pentsatzen dutelako, eta eurentzat ere atzera egitea litzateke, inoiz ez baitute kolektibo osoaren ongizateari babesik eman.

Nahaspila horretan, abertzale, nazionalista (ez da berdina, enetzat) separatista eta statu quo politikoarekin ados ez gaudenok asko galduko genuke botere ezkutuek babestu eskuindar espainolistarekin. Gure haragian pairatuko genuke ezgai izatezko zigorra eta, beste behin, jantziak urratuko genituzke, negarrez, kabernako zantzo karrankarien artean.

Zalantza gero eta indartsuagoa egiten ari zait. Atzerantz begiratzen dut, historiari erreparatuz, eta hamaika adibideren artean irudi zirriborrotsu bat agertzen zait. Sisiforena dirudi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina