BILATU

azaroa 25, 2019

BOTSWANATIK… NORANTZ?


Botswanatik omen gatoz eta hemen gaude gu, lasai asko. Gure lehen giza-arrastoak Afrikako lurralde hartan sortu bide
zituztela adierazi dute Australiako ikerlari batzuek eta albisteak oihartzun txiki bat izan du zientzia zirkulu hertsi batzuetan eta, esango nuke, ia bat ere ez gure artean. Ezen, eskuarki, gu ez gara ohetik jaikitzen gure gizaterian zeharreko ibilbidea non eta noiz hasiko ote zen jakin min. Ni behintzat ez. Nahikoa daukat norantz apuntatzen ari garen asmatzeko ariketa konplikatuarekin.

Berrehun mila urtetako antzinatasuna egozten die aipatu ikerketa horrek gure lehen amona-aitona eragileei. Atzo bertan, unibertsoaren adinarekin alderatuta baina eternitate bat nireari begira, izan ere lehengoan irakurri nuen auto batek hirurogeita bi urteko agure bat harrapatu zuela zebra bide batean. Eta dardaran utzi ninduen nire hirurogeita hamarretan.

Ikerketa horri berehala atera zaizkio teoria kontrajarriak, eboluzionismoaren gau ilunaren bila mundu osoan ari diren milaka ikerlari burutsuetako inor ez baitago prest bere diskurtsoari uko egiteko. Eta, beraz, lantzean behin bakoitzak bere turuta jo behar du, komunitate zientifikoari eta, oro har, gizateriari “hementxe nago” argi eta garbi iragartzeko. Darwin zale eta defendatzailea naizen arren, erakusle frogatuetan oinarrituz etorkizuneko aukerak ikertzea eta eztabaidatzea nahiago dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina