Francok ez du irabazi, oraingoz behintzat. Iragarpenek bestelakora pentsarazten bazuten ere, hautesleen balantzak ez du beltzera jo. Dena den, geziak ez du argitasunerantz markatzen, inondik ere ez. Eta ez dago ezer erabakita. Galdera ikur handiak - gutxi gora behera azken hauteskundeez geroztik eguneroko bizimodua presiditu duena- segituko du hautesle gizagaixoon betekada zirikatzen, auskalo noiz arte.
Francok berak ez baina inguruko haren kumeek baldintzatuko dute epe
laburreko espainiar politika, psozialisten planak (?) eragozten denak eta bost
burutuko dituztelarik. Emaitzen osteko perspektibak nekez adierazten du
esperantzarako leihoa, zalantza kezkagarrirakoa baino. Eta abagune honetan
alperrekoa da otoitzerako deia, irtenbidea ez baita inoiz zerutik helduko.
Zeruak zentzu bakarreko aginduak ematen dituenez gero ez da baliagarria
korapilo politikoa askatzeko. Norabide ugariko otoitzak beharko dira inoiz
labirinto itsutik aterako bagara.
Baina lehengoan lagun batek ziostan bezala, kalamitate guztien gainetik ilusioari heldu behar zaio. Bada, hori,... gora ilusioa! Eta, badaezpada ere, Anbotoko Marik gorde gaitzala!
Baina lehengoan lagun batek ziostan bezala, kalamitate guztien gainetik ilusioari heldu behar zaio. Bada, hori,... gora ilusioa! Eta, badaezpada ere, Anbotoko Marik gorde gaitzala!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina