BILATU

azaroa 04, 2019

NORBAITEK LAGUN AL DIEZADAKE?

Fenomeno bitxi bat gertatzen ari zait azken egunotan, nire barnean herenilearen antzeko ahots batek mezuren bat helarazi nahi izango balit bezala. Saiatzen naizen arren ezin dut deszifratu
zer esan nahi didan. Goizetan izaten da, kafea hartzen dudan bitartean egunkari digitalak irakurtzen ari. Kontuz! Aita eta ama desberdinetako kazetak direla azpimarratu nahi dut, fenomenoa jokamolde konkreturen batekin zerikusi eduki lezakeenik inork pentsa ez dezan. 

Estatuko politikaren saltsa-maltsa zerbitzatzen duten albisteen inguruan esnatzen da nigan ahotsa. Eta berriak irenstearekin bat egingo bailuen, gero eta arinago iristen zait zurrumurru deszifraezina. Korapilatuta daukat adimena eta ez dit argibiderik ematen. Gutxi gora behera, honela diost: 

Peso ekosan chez ekkristo renjipoi ahart ukoduh autesk und eet anetanir eekagi nduk odut edat ozenha mark adetan. 

Norbaitek lagundu al diezadake? A! Hitz horien amaieran honako hau gehitzen du hilobiz haratagoko soinuak: so yelc audi llo. Eta gero zantzoak diruditen marmara dator...

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina