BILATU

azaroa 18, 2019

ACQUA ALTA


Telebistak Veneziatik zerbitzatu dizkigun irudiei erreparatuz, samur asko esan daiteke gizon-emakumeok ergeltasun kolektibo puntu batera heldu garela. Elefanteak ontzi-denda batera sartzen bide diren bezain ezaxolati agertzen dira transatlantikoak Veneziako badian, bidaiariek kareletik bertatik San Markos plaza ikus dezaten. Eta giza kolektiboak, zer egiten ari den pentsatzeari segundo bat ere eskaini gabe, milioika kamera digitalen bitartez jasotzen du inguruaren hondamen progresiboa.

Acqua alta Espainiako politikan ere, milioika gizon-emakumeren begi txundituetan denetariko irudi ulertezinak islatu direlarik. Eta higuingarriko ur lohien kutsadurari beldur hankarterainoko botak jantzita, San Markosen antzeko lehoiak aurkezten dizkigun Gorteetako Jauregiaren espektakulua dastatzeko prestatzen ari da pertsonala. Plaza publiko erraldoian jazotzen ari denerako kritikari segundo bat ere eskaini gabe, ordea, gorri deskafeinatuak garaile aterako ote diren ikusteko irrikan daude panpina otzanak, itsasontzi erraldoien kasuan bezala espektakulurako txartela euren poltsikotik ordaindu dutela –garesti gainera- ahaztuta.

Argazkia: wikipedia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina