BILATU

abendua 09, 2019

HAU BAI HAU INFERNUKO HAUSPOA!


Goizaldeko nire ibilaldietan ulertu ezin dudan gauzatxo bat da nola arraio eusten dioten oraindik ohean dauden auzotarrek kale garbitzaileen haize jaurtitzailearen hotsari.
Teknologiaren aurrerapauso atzerakoitzat daukat inbento hori, ohiko erratz edota eskuare isila ordezkatu dituena. Benetan kaltegarria deritzot hiritarron atsedenerako eskubide arrunta hankaz gora jarri duenari, deabruak sortua izan daitekeela pentsarazten didana. Bestalde, erromantizismo osoa kendu dio infernuko tramankulu horrek lorategiko lanari. Hori bai, hori, infernuko hauspoa!

Orain jakin izan dugunez, gainera, eragin negatiboa du aparailuak tokiko faunan, intsektuen bizitzan modu kezkagarriz ondorio latza uzten baitu. Haize jaurtitzaileak hil egiten bide ditu txorroan harrapatzen dituen animaliatxoak eta horrela jarraituz gero ehun urteren buruan intsektuen kopurua ia-ia desagertzeraino jaits liteke.

Atera kontua, beraz! Txilarrezko erratz tradizionalak errespetatu egiten zituen intsektuak, ekologikoagoa genuen, eta horrezaz gain ez zuen gizon-emakumeon loa eteten. Bazter dezagun, errotik, hauspo madarikatua!

2 iruzkin:

  1. Guztiz ados. Zerkaosteta kalean egunero torturatzen gaituzte hauspo madarikatuaz. Eta horrekin nahikoa ez balitz, atzetik dator infernuko tanketa, izugarrizko burrundaraz patata poltsa bat harrapatu nahian bueltak eta bueltak emanez. S.O.S.

    ErantzunEzabatu