Ez naiz originala izango
baina nik ere txanda eskatzen dut Altsasuko gazteen kontrako epaia salatzeko
eta espainiar justiziak despistatuta naukala adierazteko. Aurrekoarekin nahikoa
liteke twitterreko kultura buru kamustailean ohituta daudenentzat baina niri
gorputzak gehiago eskatzen dit eta ez naiz isilduko.
Justiziaren mekanismoek
beste norabait begiratzen dutela, Tejero terroristari omenezko bazkarirekin
oparitzen zaion uneetan; zenbait alderdi politikotako kide miserableek
-demokraziak (?) ahalbidetutako aukerari esker- diktadore sarraskilariari
askatasun osoz kantu higuingarriak eskaintzen dizkioten egunetan; diktadore
horren oinordeko batek guardia zibilen kontra erasotzeagatik kartzelatik
libratzen den orduetan; ... datorrela Jainkoa eta esan diezagula zein justizia
mota aplikatu zaien altsasutarrei.
Badakit ez naizela bat
ere orijinala izan. Barkatu.
Argazkia: mesecosicas.blogspot.com
Argazkia: mesecosicas.blogspot.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina