BILATU

uztaila 29, 2019

MUNDU HONETAKOA DA NIRE ERRESUMA


Horixe bera pentsatzen ei dute eliza katolikoaren hainbat purpuratuk, euren arteko panoramari erreparatuz gero. Raymond Burke kardinal estatubatuar ultraeskuindarra da Franciscoren kontrako erreboltaren buruzagietako bat. Erabat identifikatua Steve Bannon Trumpen aholkulariarekin, iaz herejetzat hartu zuen Erromako Gotzaina, eta kanpaina bati ekin zion argentinarra bere tronutik erauzteko edo, gutxienez, horren balizko jarrera irekigarrian gerarazteko. Burkeren aliatuetako bat Gingrich andrea da, AEBen Vaticanoko enbaxadorea, hain justu.

Estatu Batuetatik Europarako jauzia prestatzen ari dira. Atera kontua nolakoa izango den armada amerikarra, ez direla Reig Pla, Zornoza, Lorca, Munilla eta enparauez fidatzen eta are eskuinagora jo nahi dute, katoliko arrunt batentzat arras ulertezina dena, ahaleginak egin arren ezin baita aipatu gotzain horiek baino kontserbadoreago izan.

Horrek guztiak gogoratzen dit Aita Santua hutsezina dela erakutsi zigutela katekesian, eta lurtarren artean Jainkoaren zuzeneko ordezkaria dela. Beraz, pentsatu behar dut Franciscori eginiko setioan arrazoi ez jainkotiarrak direla. Bide horretatik segitzen badute infernuko sutzarra izango dute sari.

Argazkia: Ekain 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina