Ez dut lehia kirola atsegin. Baieztapen horrekin itxi egiten dut ondoko
lerroek inorengan sor lezaketen zalantza. Jolasa maite dut, jokoa ez hainbeste.
Solas izan daiteke jolas hitzaren jatorri etimologikoa, gaztelerazko solaz,
hain zuzen. Eta ni horretan ikusten naiz, kirola bai baina olgetarako klabean.
Denbora pasa inozo bezain betegarria da jolasa, nahiz eta inoiz gogorra eta,
zergatik ez?, arriskutsua ere gerta daitekeen.
Izan zen garai bat, kirolean derrigorrez lehiatu behar genuela, ikastetxeko txapelketetan, esaterako, gimnasia gaiaren aitzakian. Baina azaldu behar dut, oraindik oroimenean freskoak ditudan haurtzaroko futbol norgehiagoketa bakanetan ez dudala nire burua garaile aurkitzen. Ez nuen interesik ipintzen. Eta, jakina, nire muzin egite hori ez zitzaidan ikasturte amaierako kalifikazioetan oso ondo etortzen. Baina gaur arte iraun dut…
Ziur nago lehia kirola interesgarria izan daitekeela pertsonarengan bizitza pizgarria ongarritzeko. Baina ez da nire kasua. Ez nau sekula eragin. Batzuek diotenez, jokoak - arauen bidez- askoz gehiago du kulturarekin jolasak baino. Nik, ordea, jolasaren jokaera zintzoarekin nahiago dut aritzea, fair play-arekin bat eginda, ehuneko ehunean.

Argazkia: Ekain
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina