Bere oporretan ezagutu nuen Jose Mari, 1970ean, Sanabriako Lakuan. Ni
Montelarreinan nengoen uda hartan milizietan, eta asteburu batean lakuako
ertzeetatik paseatzen nenbilela egin nuen topo, Jose Mari, bere emazte
Maite eta Emilio Zeziaga eta Mari Ezkurra koinatu-koinatarekin. Hogei urteko mukizu bat
nintzen eta gogoratzen dut Ormaetxeak era guztietako galderekin josi ninduela
arratsalde amaituezina iruditu zitzaidan hartan. Oso ezeroso sentitu nintzen.
Berrogeita hamar urte eman dira, ia-ia, ordudanik eta denbora tarte luze
horretan nolabaiteko elkar ezagutza ongarritu genuen Jose Mari eta biok. Hori
bai, bere estiloari eutsiz, beti irabazi ninduen itaunen kopuruan, etengabe baitzegoen
jakin min. 2008an, ordea, galderak nik egitea proposatu nion eta ondoan irakur
daitekeen elkarrizketa egin genuen, lehenik Euskonews aldizkarian eta gero
“Badok hamairu” nire liburuan argitaratuta.
Azaldu behar dut, birritan bildu ginela... galdera berdinen bueltan.
Gertatu zen, bideoz grabatutako lehen solasaldia transkribitu eta bidali
nionean ez bide zela Ormaetxea bere azalpenekin komodo
sentitu, gordinegiak iruditu zitzaizkion, eta bigarren aukera eskatu zidan,
erantzunetan tentuz ibiltzeko. Ordurako Fagor-en egoera txarra usaindu egiten
zen kalean.
Jose Mari: eskerrik asko, zure adiskidetasunarengatik. Beti arte.
Oharra: Bigarren elkarrizketa argitaratu genuen, noski. Lehena ondo gordeta daukat. Eta
lagun bati zor zaion zintzotasunarengatik, ez dut inoiz publikatuko.
CASTELLANO
Argazkia: Euskonews (Ekain)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina