Nire burutazio eta lanetarako tokitxoa da espazio hau. Konpartitzerik badaukat, hobe.
BILATU
urtarrila 01, 2011
URTEBERRI GOIZ ITXAROPENGARRIA
Urteberriko argigintzari ohi bezala ekin diot, Uribarri Ganboako goiko mendixkan, eguzkia noiz jaikiko zain. Berrogeita bederatzi bira eman diot gurutzea-harrizko muinoa-ipuru zaharra triangeluari, barnean, mantra egiaztatzaileak bailiran, otoi/kanta/oihu astintzaileak berpizten zitzaizkidan bitartean.
Azken elurtearen arrasto txikiz inguratua eta behelaino sarkorrak bustia, desagerturiko adiskide eta ahaideei zein inoiz jaioko diren ondorengoei zuzendu natzaie isilean, egunsenti batean nirea ere bilakatuko den espazio helezinean euren ondoan toki egin diezadaten.
Eta behelainoa jaiki egin da.
Urteberri osasuntsu denontzat!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
...berdin aita eta osasuna zuretzat ere !!
ErantzunEzabatuargi ibili dana den, hainbeste buelta emanez gero igoal jausi !