BILATU

abendua 31, 2010

DOKE-k ITXIERA ONA EMAN DIO BERE URTEARI


Iragarrita zegoen bezala DOKE Antzerki Taldeak azken emanaldia eskaini zuen abenduaren 30ean, Aretxabaletako Arkupe Aretoan. Eta horrela amaitu zen taldekideentzat 2010eko ekintza, "Iragana iragan" obra ekoiztera eraman zituena.
Denera lau ekitaldi izan dira, eta DOKEko kideen iritziz, ahaleginak merezi izan du, duela urtebete inguru jarritako erronka gainditu dutelakoan daudelarik.
Itziar Rekalderen zuzendaritzak bidea erreztu diela aitortzen dute dokekideek, eta taldearen ibilbidean beste mugarri berezi bat izan da aurtengoa.

Eskertu nahi dituzte, ekoizpena ahalbide dutenak: Arrasate, Aramaio eta Aretxabaletako Udalak, Gipuzkoako Kutxa eta ekonomikoki laguntza eskaini dieten enpresak. Ezin dute, inolaz ere, komunikabideek luzatutako babesa ahantzi. Denek egin dute bideragarri 2010eko ekoizpena. Denei, beraz, esker mila.

DOKEko kideak hurrengo obraren prestaketan ari dira jadanik. Eurek dakiten bezala, "Iragana iragan"ek ikusleengan utzitako zirrara atseginari, gutxienez eustea da oraingo xedea.

1 iruzkin: