BILATU

abendua 28, 2010

DOKE-ren PARTETIK 2011rako DESIOAK


Iristen ari zaigu urteko amaiera eta badirudi gauek ere atzera begira jartzeko gonbitea egiten digutela, ariketa nostalgikorako leihoa irekitzea eskatuko balute bezala. Begirada lurruntsuak eskain dezakeen desenfokea, ordea, ez da onena aurrera begirako plangintzarekin hasteko, eta errealitateari heltzea ezinbestekoa da, gure iragarpenetan asmatuko badugu.

Dena den, abenduaren amaierak ariketa berdintsua ekartzen digu urtero, ez baitago gaizki, begi batekin bakarrik bada ere, atzean zer utzi dugun gogoratzea. DOKE Antzerki Taldeak ere 2010 urteak eman dionaren gaineko balantzea egiten dihardu, oraindik lan-egutegia guztiz itxi gabe duen arren. Baina aurrekoak eskatzen du atzekoaren oinarri sendoa, salto egin ahal izateko.

Hori dela eta, DOKEk bere lagun guztiei helarazi nahi die 2011rako desioa. Eta zinez adierazten die taldekideak ziur daudela egia dela, euskal atsotitzak dioena: "Gogo denean aldaparik ez!"

Apuntatu: egitasmo zuzenak, uzta itxaropentsuak, amets ederrak, ekarpen solidarioak, erabaki zintzoak, adiskide jatorrak eta abar.

Izan zaitezte zoriontsu!

3 iruzkin:

  1. .....gabon jauna !!


    eskerrik asko desio on hauengatik !!

    ...galdetu didate alcoy eta cocentainako antzerkizale batzuk, ia Doke taldeak dituen antzezlanaka erderatu daitezkeen. Leku duzuela bertan antzezteko.

    ....izan ongi eta gabon alakant aldetik !

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Ekain,
    DOKEk orain arte burututako lanak oso tokikoak dira, nolabait esatearren. Ari gara, testu unibertsalagoak eskaintzeko. Orduan bai gustura itzuliko ditugula obrak, Alcoy eta Concentainera joateko. Baina zer hizkuntzara? Valencià? Català?
    Laster arte!!

    ErantzunEzabatu