BILATU

abendua 26, 2010

GAUR ARAMAION "IRAGANA IRAGAN" OBRAREKIN


2010eko Abenduaren 26.
Egutegiaren arabera, gaur dagokigu "Iragana iragan" obraren hirugarren emanaldia eskaintzea. Non eta, Aramaion! Bertan aritu izan gara, azken hilabeteotan gure entsaioekin, herriko udalak erakutsitako eskuzabaltasun eredugarriari esker.
Arrasaten hilak 18 eta 19an izan ditugun arrakasta eta bibrazio onak errepikatzea zaila izango da, publiko desberdina baita, eta Amaya antzokian bizi izan duguna nekez eman daiteke berriro, obrak berak mugatzen baitu ikusleen jarrera. Horregatik, oraindik ditugun emanaldiak, Aretxabaletan 30ean arituko gara, desberdinak izango dira, nahiz eta antzezle gisa Arrasaten bageunde bezala aritu beharko dugun.

1 iruzkin: