Abenduaren 30ean eskainiko du DOKE antzerki taldeak 2010eko azken errepresentazioa. Eta Aretxabaletako Arkupe Kultura Aretoan egingo du, "Iragana iragan" obrarekin, arratsaldeko 8etan.
Arrasate eta Aramaioko emanaldien ondoren, Aretxabaletakoari dagokio orain eta taldeak aprobetxatuko du, gainera, bideo grabazio berezia egiteko. Aurreko bere ekoizpenekin egin duen bezala - "Eskuak elkarri" eta "Actto para la Noche Buena"- DOKEk Internetetik isekiko du jarraian obra osoa, Euskomedia Fundazioaren web orritik.
DOKE-k dagoeneko hiru bideo txiki jaso ditu Youtubera, 2010eko abenduaren 19an Arrasateko emanaldian grabatutako eszena batzuekin.
Ikus:
http://www.youtube.com/watch?v=jiao7PmZ184
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu