Konbentzituta nago ere, komunikazioaren gutxieneko oinarria kalitatean etzango dela. Eta eguneroko adibideek –eguneroko praxiak- bide horretatik goazela adierazten dute, nahiz eta sarritan bidea zaborrez beteta dagoela pentsa genezakeen. Nik uste dut gutariko bakoitzak –hots, informazio zein edukien bila ari garen guztiok- edozein punturi buruz hoberen jantzi gaitzakeenera jotzen duela, bilakuntzan nahi genukeen baino denbora gehiago inbertitzen dugun arren. Denborak kostua duela? Jakina, baina ongi inbertituriko denborak bere etekina eskaintzen du epe laburrean.
Komunikazioak profesionaltasuna exigituko du epe luzera, gaurko anabasa/zabor-gune oro desorientatzaileetatik urrun. Nik garbi daukat hiritar aske eta aurrerakoiek Fininvesten antzeko modeloetatik ihes egingo dutela komunikatuta egoteko. Beraz, beste edozein ofiziotan bezala, berean ere gero eta zorroztasun handiagoarekin ihardun beharko du komunikazioko profesionalak. Zergatik? Arrazoi sinple batengatik: informatzaileari gero eta sinesgarritasun kuota garaiagoa eskatuko diogulako. Lastoa gari-aleetatik bereizten ikasten goazen neurrian informatua egotea nahi duenaren exigentzia maila ere altuagoa izango da, alde guztietatik.
(Argazkia: Ekain Velez de Mendizabal)
...hasteko: argazki zoragarria !
ErantzunEzabatuje, je..
eta ados kalitatea (bertan objetibotasuna sarzten delarik) izan behar dela oinarri.
besarkada bero bat alakanteko probintziatik !
Ados, guztiz, objetibotasunaren gaineko osagaiarekin. Bera gabe galduta geundeke!! Mila esker.
ErantzunEzabatu