Azkenik gaixotasunak garaitu egin zaitu eta
agur esan
diguzu, Carmelo. Albistea itxaroten ari nintzen arren Eusebiok deitu
nauenean bihotza urratu egin zait. Eta lagun baten betiko galera zer den
aspaldi ikasi banuen ere, zure hutsuneak birfrogatu egin dit zein ezker
txarrekoa den bizitza, aldi berean polita izan daitekeen arren.Adiskide zintzoa izan zara, Carmelo, pieza batekoa. Esku zabal jokatu duzu nirekin eta asko ikasi dut zure ondoan. Ez zinen makala, ez alafede, zure jakiturian eta gure arteko tertulietatik etxerako bidean jartzen nintzenean nire buruari aitortzen nion zorionekoa izatearen mentura. Hainbeste erakutsi zenidan!
Bukatu zaizkigu solasaldiak. Amaitu dira eperik gabeko gure egitasmoak. Eta, guztien gainetik, zure esku gidariaren falta nabarituko dut. Daukadan kontsolamendua adiskide on batek uzten duena da: oroitzapen kuttuna. Argi pixkat geratzen zaidan bitartean hortxe egongo zara, Carmelo, nire gogoan.
Eta berriz ere Berrostegieta, Bañez de
Artazubiaga edota erresustarren gain hitz egin ahal izango dugun bitartean,
izan zaitez zoriontsu, zauden tokian zaudela.
Beti arte Carmelo, adiskide!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina